Organo kudeatzailea
• Burlatako Udala – Euskara Arloa (BURLATA)
Xedea
• Deialdi honen xedea eta helburua da Burlatan erroldatutako pertsonek euskara ikasteko egiten dituzten ikastaroen gastuak diruz laguntzea, betiere ikastaro horiek deialdiaren 4. puntuko helburu eta edukietara egokitzen badira eta eskatzaileek deialdiaren 3. puntuan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.
Non aurkeztu
• Modu telematikoan, orrialde honen bidez, hautatua + Instantzia
• Aurrez aurre Udaletxeko bulegoetan, aldez aurretik hitzordua eskatuta 948238400 telefonoan edo burlata.eus webgunean.
Betekizunak
NAHITAEZKO BALDINTZA da Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatu izana Burlatako Udalaren laguntza jaso ahal izateko.
Baldintza hori betetzetik salbuetsita daude titulartasun publikoko ikastetxeetan ikasi duten pertsonak, Nafarroako Gobernuak ez dituenean diruz laguntzen euskaltegi publikoetan (Zubiarte, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.) egindako ikastaroak.
Hemen kontsulta dezakezue deialdia.
Jarraian dituzue eskaera orria eta aurkeztu beharko dituzuen bestelako dokumentuak:
Eskaera orria
Bertaratze ziurtagiria
Zinpeko aitorpena
Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez edo udal-erregistrora joanda aurkeztu ahal izanen da, hitzordua eskatuta.
Epeak
Irailaren 1etik 30era