Eskaera-epea: 2025-12-12tik 2025-12-31ra, biak barne.
Organo kudeatzailea:
Burlatako Udala.
Deialdiaren xedea:
Burlatako Udalerako Ekonomia adarreko Diruzaintza Administrazioko teknikari lanpostu bat lehiaketa-oposaketa bidez betetzeko deialdia.
Eskatzaileak:
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten izangaiak.
Dokumentazioa aurkezteko epea:
Dokumentazio hori aurkezteko epea 2025eko abenduaren 31an amaituko da (egun hori barne).
Baldintzak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
c) Lege beraren 257.3 artikuluak igortzen duen 6/1990 Foru Legearen 246bis artikuluan adierazitako titulu akademikoa edo titulu baliokidea edukitzea, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea. 246bis artikuluan zerrendatutako titulazioak honako hauek dira:
Zuzenbideko lizentziatura.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua.
Ekonomian lizentziatua.
Aktuariotza eta Finantza Zientzietan lizentziatua
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
d) Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Funtzio publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea, edo ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzea.
Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dira.
Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.
Tasak ordaintzea: 40,00 euro (hala badagokio) kontu zenbaki honetara: ES29 2100 5256 6722 0003 0756 (CaixaBank)
Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. 2.1.c oinarrian jasotako titulazioaren fotokopia soila.
2. Alegatu nahi diren merezimenduen fotokopia, deialdi honen III. eranskinaren arabera.
3. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek honako agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute desgaitasuna egiaztatzeko:
– IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria.
– Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, ezintasun iraunkor osoagatiko, absolutuagatiko edo baliaezintasun handiagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duena.
Probak egiteko denborak eta/edo bitartekoak egokitzeko eskatzen duten izangaiek egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkezten ahalko dute probak justifikatzeko.
4. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskubideen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo ordainketatik salbuetsita egotearen egiaztagiria.
Aurkezteko lekua:
Egoitza elektronikoaren izapide honen bidez, bertan ezarritako jarraibideei jarraituz.