Ibilgailuak aparkatzeko baimena ematen duten txartelak izapidetzea (ibilgailuaren ezaugarri tekniko batzuk direla medio, debekatuta dago gainerako hirigunean aparkatzea).
Baldintzak
– 5.000 kg-tik gorako gehieneko pisu baimendua duen ibilgailu baten edo 21 plaza baino gehiagoko edukiera duen autobus baten titularra izatea.– Bere familia-unitatearekin batera udalerriko etxebizitza batean erroldatuta egotea, urtebeteko antzinatasunarekin, eta ohiko bizilekua izatea.– Txartelaren xede den ibilgailuak leku berean egon behar du helbideratuta.– Ohiko gidariak ibilgailuaren titularraren baldintza berberak bete beharko ditu.– Betearazpen-aldian Udalarekin zorrik ez izatea, batez ere txartelaren xede diren ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergarekin zerikusia badute.– Baimendutako guneetan ezin izango da aparkatu trakzio-ibilgailutik bereizitako atoirik.– Txartela haizetakoaren barrualdean jarri beharko da, behar bezala ikusteko moduan.– Txartela urtebeterako da, eta urtero berritu beharko da, baldintzak betetzen jarraituz gero.– Txartela eskatzaileari eta eskatzen den ibilgailuari egokituko zaie esklusiboki.– Beharrezko baldintzak aldatzen badira, Udalari jakinarazi beharko zaio astebeteko epean.– Egoiliar-txartel berri bat ematen denean, lehengo txartela Udalean entregatuko da.– Behar den baimenik gabe sartzea eta eremu mugatuetan gehiegi egotea zigortu egingo dira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
– Txartela eskatzeko eskabide orokorra.– Eskatzailearen NANaren kopia konpultsatua.– Ohiko gidariaren gidabaimena.– Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.– Indarrean dagoen ibilgailuaren aseguru-polizaren kopia.– Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) aldeko txostena, nahitaezkoa denean.