Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BURLADA / BURLATA
Egoitza Elektronikoa
BURLADA / BURLATA

Euskara arloa – Deialdi publikoa, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko burlatarrei diru-laguntzak emateko

aren armarria BURLADA / BURLATA
Egoitza Elektronikoa > Euskara arloa – Deialdi publikoa, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko burlatarrei diru-laguntzak emateko

Euskara arloa – Deialdi publikoa, 2024-2025 ikasturtean euskara ikasteko burlatarrei diru-laguntzak emateko

01/09/2025 egunetik 30/09/2025 egunera arte

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Euskara Arloa

Xedea

Deialdi honen xedea eta helburua da Burlatan erroldatutako pertsonei euskara ikasteko ikastaroak egiteak eragiten dizkien gastuak diruz laguntzea, baldin eta ikastaro horiek deialdiko 4ko helburu eta edukiekin bat badatoz eta eskatzaileek deialdiko 3an aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Non aurkeztu

  • Modu telematikoan, orri honen bidez.
  • Aurrez aurre, Udalaren bulegoetan; hitzordua eskatu behar da 948238400 telefonoan edo web orrian burlata.eus

Betekizunak

Ohiko baldintzez gain, NAHITAEZKO BALDINTZA da Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatu izana Burlatako Udalaren laguntza jaso ahal izateko.

Baldintza hori betetzetik salbuetsita daude titulartasun publikoko ikastetxeetan ikasi duten pertsonak, Nafarroako Gobernuak ez baititu diruz laguntzen euskaltegi publikoetan (Zubiarte, Hizkuntza Eskola Ofiziala, etab.) egindako ikastaroak.

Hemen kontsulta dezakezue deialdia.

Jarraian dituzue eskaera orria eta aurkeztu beharko dituzuen bestelako dokumentuak:

  • Eskaera orria
  • Bertaratze ziurtagiria
  • Zinpeko aitorpena
  • NAN (eskatzailearena eta ordezkatutakoarena (baldin badago)   
  • Banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria
  • Matrikularen ordainagiria
  • Nafarroako Gobernuren dirulaguntza eskatu izanaren egiaztagiria (euskaltegi publikoetan ikasi bada ez da aurkeztu behar)

Epeak

Irailaren 1etik 30era

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
Eskaera egiteko epea itxita dago gaur egun
BURLADA / BURLATA - P3126600J
Plaza de las Eras, s/n
31600 Burlada / Burlata (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen