Organo kudeatzailea
• Burlatako Udala – Kirol Arloa (BURLATA)
Xedea
• 2025-2026 denboraldian Burlatako haur eta gazteei zuzendutako udal kirol eskolen bidez kirol jardueretan parte hartzeko aukera emango duten dirulaguntzak ezartzea.
Non aurkeztu
• Modu telematikoan, orrialde honen bidez, hautatua + Instantzia
Nork egin dezakeen izapidea
2025-2026 denboraldian Udal Kirol Eskoletan izena emandako adingabeen ordezkari diren pertsona fisikoek, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
1. 2025ko urtarrilaren 1ean, ordezkaria eta adingabeak Burlatako udalerrian erroldatuta egotea, behar bezala egiaztatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.
Atarrabian edo Uharten erroldatutako ikasleek, Atarrabiako eta Uharteko udalekin mankomunatutako 2025-2026 Atletismoko Udal Kirol Eskolako ikasleek, erroldatuta dauden udaletxean eskatuko dute, hala badagokio, erakunde bakoitzak herritarrentzat onartutako ordenantzak eta bestelako araudiak aplikatzeko. Dirulaguntza hau Burlatan erroldatutako pertsonei bakarrik aplikatuko zaie.
2. Ikasleak adin hauetako bat izatea:
- Burlatako 2025-2026 Udal Kirol Eskolen programan jasotako kirol modalitateetarako: Kirol modalitate bakoitzean araututako adinak.
- Burlatan eskaintzen ez diren eta 2025-2026 Nafarroako Kirol Jokoetan aintzatetsitako beste kirol-modalitate batzuetarako: 2010 eta 2019 artean jaiotako pertsonak, biak barne.
3. Udalaren titulartasuneko kirol-eskola batean izena eman izana egiaztatzea eta dagokion kirol-klubari edo udalari tarifaren % 100 ordaindu izana. Ez da beharrezkotzat jotzen Burlatako Udal Kirol Eskoletan izena emanda dauden pertsonentzat, Burlatako Udala baita 2025-2026 denboraldian izena emateko ordainketak egingo zaizkion erakundea.
4. Eskola/entrenamenduen % 50ean gutxienez kirol-eskolara joaten jarraitzea.
5. Familia-unitatearen per capita errentaren 15.000 euroko zenbatekoa ez gainditzea 2024. urteari dagokion errenta-aitorpenean.
RPC kalkulua: Aitorpenaren 529 eta 550 laukien batura, zati familia-unitateko pertsona-kopurua
6. Ikasleen familia-unitateko pertsona guztiek egunean izatea estatuko, foru eta tokiko ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak.
7. Dirulaguntzei buruzko 38/2023 Legearen 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintza orokorrak betetzea.
8. Burlatako Udal Kirol Eskoletan 2025-26 edo aurreko denboraldietan kirol-modalitate berean esleitutako plazari uko egin ez izana.
9. Burlatako Udal Kirol Eskolen programaren barruan garatutako kirol-modalitateren batean parte hartzen ari diren pertsonen kasuan, baina beste toki-erakunde batzuetan, 2025-26 denboraldiko izen-emate prozesuan ezarritako epeetan parte hartu ondoren Burlatan plazarik lortu ez duten ikasleen eskaerak bakarrik hartuko dira kontuan.
Eskaerarako aurkeztu beharreko dokumentuak:
a) Eskabide-orria
b) 2024ko errenta-aitorpena, edo obligaziorik eza egiaztatzen duen ziurtagiria (ikus 10. oinarria).
c) 2025-26 denboraldiko tarifen inskripzioa ordaindu izanaren egiaztagiria (Burlatako kirol-eskola ez bada).
d) Udalaren ziurtagiria, udalaren kirol-eskola batean parte hartu duela egiaztatzen duena, ordaindutako tarifa adierazita (Burlatako kirol-eskola ez bada soilik).
e) Egoera egiaztatzeko beste agiri batzuk, deialdian araututako beste alderdi batzuk justifikatzeko beharrezkoak direnak.
Informazio gehiago:
Epeak
Eskabideak aurkezteko honako epeak egonen dira, aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera:
* deialdiaren iragarkitik uztailaren 4ra arte.
* uztailaren 7tik irailaren 19ra.
* irailaren 22tik azaroaren 28ra.
Balorazio-irizpideak
Honako puntuazio hau emango zaie familia-unitatearen per capita errenta-tarteen arabera aurkeztutako eskaerei:
6.000,00 €baino gutxiago: 75 puntu
6.000,01 €eta 12.000,00 €artean: 60 puntu.
12.000,01 €eta 15.000,00 €artean: 40 puntu
Emandako dirulaguntzaren zenbatekoa lortutako puntuen arabera ezartzen da.
75 puntu baino gehiago: ordaindutako prezioaren % 75eko dirulaguntza.
60-74 puntu: ordaindutako prezioaren % 60ko dirulaguntza.
40 eta 59 puntu artean, ordaindutako prezioaren % 40ko dirulaguntza.
Ordaindutako prezioa Burlatako udal kirol eskoletarako ezarritakoa baino handiagoa bada (2024/2025 denboraldirako 202 eurokoa da), dirulaguntzaren ehunekoa 202 euroko gehienezko kopuruaren gainean aplikatuko da.
Ordainketa
Ordainketa bakarrean ordainduko zaio eskatzaile bakoitzari. Eskaerak aurkezteko epeak irekitzea adina ordainketa eginen dira.
Errenta bermatua jasotzen duten familien egoera sozioekonomikoan, salbuespenez, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 100 ordaindu ahal izanen zaio zuzenean klubari, eskatzaileak inskripzioaren gainerako zenbatekoa ordaindu duela justifikatu ondoren.
Araudia
Kirol eskolen bidezko kirol jardueretarako dirulaguntza deialdia Burlatako haur eta gazteentzat. 2025-2026 denboraldia.