Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko borondatezko epea, 2020

2020-03-04
Udal bandoak eta ebazpenak

Diru-bilketako araudiaren arabera, 2020ko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren (zirkulazioa) bidez igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea 2020ko martxoaren 2tik apirilaren 17ra bitartekoa da, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango dira, ordutegi espezifikoan eta dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren, edo horren atzealdean ageri diren moduetako edozeinetan (informazio gehiago udal webgunean: www.burlata.eus).

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko aldiaren azken egunean aurkeztuko dira kobratzera.

Epe hori igarotakoan, ordaintzeke dauden ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu bidez kobratuko dira.

 

Burlata, 2020ko martxoaren 4a. – Ana Mª Góngora Urzaiz alkatea.