TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO 2021EKO EPEA

2021-03-31

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO 2021EKO EPEA

Jakitera ematen da Alkatetzaren 2021eko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez onartu zirela 2021eko trakzio mekanikodun ibilgailuen zergari dagozkion kuotak, eta borondatezko ordainketa-aldia martxoaren 8tik 2021eko maiatzaren 7ra artekoa dela, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan zordunduko dira, borondatezko aldiaren azken egunean, hau da, 2021eko maiatzaren 7an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabank, Euskadiko Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahal izango dira, erakundeak ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren, edo ordainagiriaren atzealdean agertzen den edozein modutan (informazio gehiago www.burlata.eus udal-webgunean).

  • Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko moduak

– 948-238400 telefonoan banku-txartelaren bidez. edo Egoitza Elektronikoaren bidez, ziurtagiri elektronikoa edo cl@ve duen ordainagiriaren erreferentziarekin.

– Banku-transferentziaren bidez edo Udalaren kontu-zenbaki hauetako edozeinetan sartuz, argi eta garbi adieraziz zein den ordaintzera behartuta dagoen pertsona eta kontzeptua.

CAIXABANK: ES75 2100 5256 6722 0005 7282

CAJA RURAL: ES96 3008 0073 1726 5330 3327

LABORAL KUTXA: ES48 3035 0087 0108 7090

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Likidazio horren aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, nahi izanez gero:

A) Egintza egin duen organo beraren aurrean berraztertzeko eskubidea, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

B) Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

C) Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik kontatzen hasita.