Zigilu Elektronikoen Zerrenda - Burlatako Udala

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak zera xedatzen du 40. artikuluan, administrazio publikoen identifikazio-sistemei dagokienez:

  • Administrazio publikoak zigilu elektroniko baten bidez identifikatu ahalko dira, baldin eta sinadura elektronikoari buruzko legediak ezarritako baldintzak betetzen dituen ziurtapen elektroniko aitortu edo kualifikatubatean oinarritzen bada. Ziurtapen elektroniko horiek identifikazio fiskaleko zenbakia eta izendapena bilduko dituzte, bai eta, hala balegokio, pertsona titularraren identitatea ere, administrazio-organoen zigilu elektronikoen kasuan.
  • Administrazio publiko bakoitzak erabiltzen dituen zigilu elektronikoen zerrendak, ziurtapen elektronikoen ezaugarriak eta haien emaileak barne, publikoa eta bitarteko elektronikoen bidez erabilgarria izan beharko du.

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak VALIDe plataforma eskaintzen du, zeinaren bidez entitate honetan erabilitako ziurtapenen baliozkotasuna egiaztatu ahalko baita.

Egoitzako ziurtapena

Entitate honetako egoitza elektronikoak egoitzako ziurtapena du, ondokoa ahalbidetzen duena:

  • Webgunea entitateko egoitza elektroniko gisa identifikatzea.
  • Komunikazio seguruak ezartzea, halako moldez non herritarraren eta egoitza elektroniko horren artean trukatutako informazioaren pribatutasuna eta osotasuna bermatzen baitira.

Zigilu elektronikoko ziurtapena

Entitate honek organo-zigilu bat erabiltzen du, administrazio-egintzak pertsona fisiko eskudunen zuzeneko esku-hartzea behar ez duten sistema informatikoen bidez sinatzeko erabiltzen dena. Hainbat tramite automatizatzea ahalbidetzen du, hala nola jaso-izanaren adierazpenen sinadura elektronikoa erregistro elektronikoan eta herritarren karpetaren jakinarazpen frogagarrien sisteman.

Deskargatu esteka honetan ziurtapenen fitxategi konprimatua