Gizarte Zerbitzuak – Taxi-bonoa, desgaitasun larria duten eta garraio publikorik erabili ezin duten pertsonentzat

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)

Baliabidearen xedea

Mugitzeko ezintasun larriak dituzten eta garraio publikoa erabili ezin duten pertsonei egokitutako garraiobidea erabiltzeko aukera ematea.

Hartzaileak

Mugitzeko zailtasunak dituzten Burlatako bizilagunak.

Baldintzak

  • Burlatan bizitzea eta erroldatua izatea, urtebeteko antzinatasunarekin.
  • % 33tik gorako galera funtzional, anatomiko edo bisuala izatea, garraio kolektiboa erabiltzea larriki zailtzen diona eta ziurtagiri ofizialean hala egiaztatzen duena.
  • Ohiko bizilekutik kanpo bidaiatzeko ezintasunik ez izatea.
  • Zirkulazio-zergaren salbuespenaren onuradun ez izatea.
  • Norberaren ibilgailu egokiturik ez izatea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera egoki beteta
  • NANren edo AIZaren kopia
  • Desgaitasun-mailaren ziurtagiri ofizialaren kopia
  • Diru-sarreren eta horien jatorriaren egiaztagiriak
  • Azken errenta-aitorpenaren kopia.

Aurkezteko tokiak

Araudia

Bono-Taxi erabiltzeko gizarte-laguntzak emateko banakako ebaluaziorako diru-laguntzen deialdia arautzen duen udal-ordenantza. (2013ko uztailaren 30eko NAO, 145. zk.)

Oharrak

Urteko deialdia, publizitatea NAO, web orria eta Udal Bandoaren bidez.

Erlazionatutako informazioa