Gizarte Zerbitzuak – Udal igerilekuak erabiltzeko bonu terapeutikoak

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)

Baliabidearen xedea

  • Udalaren gizarte-erantzukizunetik abiatuta, igeriketa eginez jarduera fisikoaren premia-egoerak arintzeko tresna espezifiko baten bidez laguntzea.
  • Esku-hartze terapeutiko hori behar duten pertsonen ongizatea sustatzea
  • Gabezia ekonomikoak dituzten pertsonak gizarteratzen laguntzea.

Hartzaileak

Burlatan erroldatutako pertsonak, arrazoi soziosanitarioengatik igeriketa-jarduera behar dutenak

Baldintzak

  • Benetako bizilekua eta Burlatako errolda izatea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin, eskaera egiten denetik zenbatzen hasita.
  • Igeriketa helburu terapeutikoekin egiteko beharra izatea eta helburu horretarako osasun-prestazioak agortu izana (errehabilitazioa).
  • Indarrean dagoen LGSa baino 1,5 aldiz handiagoak ez diren diru-sarrerak
  • Burlatako Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskaera egoki beteta.
  • Mediku espezialistaren txostena, igeriketa helburu terapeutikoekin egitea komenigarria eta/edo beharrezkoa dela adierazten duena.
  • Diru-sarreren egiaztagiriak eta horien jatorria.

Aurkezteko tokiak

Araudia

Udal-igerilekuak modu terapeutikoan erabiltzeko gizarte-laguntzak emateko banakako ebaluaziorako diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak (2013ko otsailaren 26ko NAO, 39. zk.).

Oharrak

Eskabideak aurkezteko epea urtean zehar izango da, baldin eta aurrekontuan diru-izendapena badago.

Erlazionatutako informazioa