Gizarte Zerbitzuak – Enplegu sozialeko zerbitzu babestua

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)

Baliabidearen xedea

  • Udalak gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak aldi baterako kontratatzea. Interes kolektiboko laguntza-programa gisa definitzen da, irabazi-asmorik gabekoa.
  • Pertsona horiei lan-munduan sartzeko aukerak hobetuko dituzten ohiturak eta trebetasunak bereganatzen laguntzea du helburu.

Prestazio mota

Ez bermatua.

Hartzaileak

Proiektu horiek egiteko kontratatutako pertsonek gizarte-bazterketako egoeran egon beharko dute, eta lana lortzeko eta/edo mantentzeko zailtasunak izan beharko dituzte.

Baldintzak

  • Burlatan bizitzea eta errolda izatea.
  • Lanerako adina izatea.
  • Lan-baimena izatea (etorkinen kasuan).
  • Errenta bermatua jasotzen dutenak.
  • Gizarte- eta lan-ibilbide bati ekin izana eta laneratzeko autonomia eta enplegagarritasuna hobetzeko euskarri bat behar izatea.

Araudia

  • 130/1999 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonei zuzendutako gizarteratzeko eta laneratzeko programak garatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
  • 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Eremu Orokorreko Gizarte Zerbitzuen Zorroa onartzen duena, martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretuak aldatua.
  • Foru Agindua 7e/2019, otsailaren 8koa, gizarte-enplegu babestuko proiektuetarako laguntzetarako toki-erakundeentzako 2019ko diru-laguntzen deialdia onartzen dueña.