Ekonomia Zerbitzuak – Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga – Erreklamazioa edo errekurtsoa

Organo kudeatzailea

Xedea

Zirkulazio-zergaren likidazioari buruzko erreklamazioa aurkeztea, honako arrazoi hauengatik:

  • Beste subjektu pasibo bat izatea, ibilgailua transferitu delako
  • Errorea tarifaren aplikazioan
  • Hiru hilean behin hainbanatzeko eskaera, ibilgailuari behin betiko baja emateagatik
  • Beste arrazoi batzuk.

Non aurkeztu

Nork egin dezake izapidea?

  • Edozein pertsona fisiko edo juridiko (edo haren ordezkaria). Eskatzailea titularra ez bada, NANaz gain, NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabide orokorra
  • Erreklamazioa justifikatzen duen edozein agiri (ibilgailuaren bajaren egiaztagiria, beste udal baten zergaren ordainagiria, etab.)
  • Erreklamazioaren arrazoia ekonomikoa denean, banku-kontuaren zenbakia aurkeztu behar da.
  • Unitate izapidegileak edozein dokumentazio osagarri eska dezake izapidea behar bezala kudeatzeko.

Informazio gehiago

  • Kuota edo kuotaren zati bat itzuli behar izanez gero, zure banku-kontuan ordainduko zaizu.
  • Erreklamazioa edo errekurtsoa aurkezteak ez du zergaduna ordaintzeko betebeharretik salbuesten.
  • Zerga ez ordaintzeak errekarguak eta berandutze-interesak dakartza.
  • Tramitazio epea: 15 eta 30 egun bitartean
  • Administrazio-isiltasuna: negatiboa
  • Ebazpen organoa: Alkatetzaren ebazpena

Erlazionatutako informazioa