Idazkaritza – Ezkontza zibila

Organo kudeatzailea

Informazioa

  • Ezkontza zibila Erregistro Zibilean (Burlatan, Bake Epaitegian, ostiraletan, 9: 00etatik 14: 00etara), notariotza batean edo Udaleko Alkatetzaren aurrean egin daiteke, udalbatzako edozein kideri eskuordetu diezaiokeena.
  • Udal-Jauregitxoa erdisotanoan edo udal-parkea gaitu du ezkontza zibilak egiteko. Ez da beharrezkoa erroldatuta egotea hori eskatzeko.
  • Ostiral arratsaldetan 18: 30etan, 19: 00etan edo 19: 30etan eta larunbat goizetan 12: 00etan, 12: 30etan; 13: 00 edo 13: 30etan egin ahal izango dira.
  • Data hauek salbuetsita daude:
    • Urtarrilak 1 eta 6
    • Aste Santua
    • Ekainak 24 (Herriko festa)
    • San Fermin
    • Burlatako zaindarien jaiak abuztuaren 13tik 21era.
    • Abenduak 24, 25 eta 31
  • Egun, ordu eta aretoaren erabilgarritasunari eta erreserbari buruzko kontsulta aurrez aurre egin ahal izango da Herritarren Arretarako Bulegoan edo telefonoz, 948-238400 zenbakian, aldez aurretik
  • Informazio orokorreko documentaren edukia eta ospakizun-lekuak 

Baldintzak

  • Aldez aurretik ezkontza-espedientea hasi behar da ezkongaietako baten errolda-egoitzari dagokion Erregistro Zibilean, eta espedientea Burlatako Bake Epaitegira eramateko eskatu behar da.

Udaletxean aurkeztu beharreko dokumentazioa: ezkondu baino hilabete lehenago, beranduenez.

  • Ezkontza zibilerako eguna, ordua eta tokia erreserbatzeko eskaera Tlfno 948 23 84 00
  • Eskaera orriaren osagarria
  • Ezkongaien NANaren fotokopia
  • Lekukoen NANaren fotokopia. Epaitegian espedientea izapidetzeko eskatzen dena ez bezala, zeremonian, 2 lekukoak ezkongaien senideak izan daitezke.
  • Dagokion tasaren ordainagiria, erreserbatzen den lekuaren arabera (ikusi ordaintzeko moduak).
  • Lokala eta altzariak egoera onean daudela bermatzeko aurreikusitako fidantzaren egiaztagiria (ikusi ordaintzeko moduak)

Non aurkeztu:

Erlazionatutako informazioa:

Araudia:

  • Ezkontza zibilak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (14. Ordenantza Fiskala)
  • Kode Zibila
  • II. Kapitulua Erregistro Zibilaren Erregelamenduko ezkontzei buruzko atala
  • 35/94 Legea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan Kode Zibila aldatzen duena