Udaltzaingoa – 4. kategoriako armen erabiltzeko baimena

Xedea

Baimen honek 4. kategorian sarturiko armentzat balio du, betiere armei buruzko 1993ko urtarrilaren 29ko 137/1993 Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera. Hona zer arma diren:

  1. Tiro erdi automatikoko nahiz errepikapenekoz karabinak eta pistolak, eta eragite bikoitzeko errebolberrak, airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak eta eskopetekin parekatuak ez daudenak (A Txartela). Gehienez 6 arma baimendu daitezke, 5 urteko balioarekin eta Burlatako udal mugapera mugatua
  2. Karabinak eta pistolak (arima lauko edo marratukoak eta tiro bakarrekoak) eta eragite bakuneko errebolberrak airez edo beste gas konprimituen bidez eragindakoak eta eskopetekin parekatuak ez daudenak (B Txartela). Nahi duten hainbat baimendu daitezke behin betiko balioarekin eta Burlatako udal mugapera mugatua.

Norentzat: auzokideentzat, edo Burlatako udalerrian bizi den jendearentzat (14 urtetik gorakoak).

Zenbatekoa: arma bakoitzeko urtean ordenantza fiskalean onartzen dena. Txartela hartzen den unean ordainduko da, huraxe ematea bidezkoa bada.

Nola eta non eskatu:

Dokumentazioa:

  • Berezko eskabidean eskatzea.
  • Eskatzailearen NAN, IFZ, NIE, pasaportearen kopia.
  • Armaren jabetza eta ezaugarriak frogatzen dituen fakturaren edo albaranaren fotokopia, betiere marka, modeloa, mota, kategoria, kalibrea eta serie zenbakia adierazita (berritzen bada, aurreko txartelaren fotokopia besterik ez).
  • Eskatzailearen gaitasun psikofisikoen ziurtagiria. Eskatzailea adingabekoa bada: adingabekoaren gaineko guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren edo pertsonen baimena.
  • Aurrekari penalen ziurtagiria. Eskatzailea adingabekoa bada, ziurtagiria adingabekoaren gaineko guraso-ahala edo tutoretza duen pertsonaren edo pertsonei buruzkoa izanen da. (CCFFSEko langileak ziurtagiri horiek aurkeztetik salbuetsiak daude, eskatzaileak zerbitzua ematen duen kidegoko agintari eskudunaren ziurtagiria aurkezten bada; ziurtagirian jasoko da interesduna egoera aktiboan dagoela eta ez duela inolako murrizketarik edo mugaketarik armak eduki eta erabiltzeko)

 Legezko oinarria:

– 137/1993 Errege Dekretua, 1993ko urtarrilaren 29koa. EAO, 55. zk., 1993ko martxoaren 5a.

– INT/2860/2012 Agindua, irailaren 27koa, airsoft eta paintball kirol eta josteta jardueretan erabil daitezkeen arma jakin batzuei aplikatu beharreko araubidea finkatzen duena. EAO, 5. zk., 2013/01/5ekoa.

– Burlatako Ordenantza Fiskala.