Udaltzaingoa – Autobusak, kamioiak atoiak eta karabanak aparkatzeko txartela

Ibilgailuak aparkatzeko baimena ematen duten txartelak izapidetzea (ibilgailuaren ezaugarri tekniko batzuk direla medio, debekatuta dago gainerako hirigunean aparkatzea).
Baldintzak

– 5.000 kg-tik gorako gehieneko pisu baimendua duen ibilgailu baten edo 21 plaza baino gehiagoko edukiera duen autobus baten titularra izatea.
– Bere familia-unitatearekin batera udalerriko etxebizitza batean erroldatuta egotea, urtebeteko antzinatasunarekin, eta ohiko bizilekua izatea.
– Txartelaren xede den ibilgailuak leku berean egon behar du helbideratuta.
– Ohiko gidariak ibilgailuaren titularraren baldintza berberak bete beharko ditu.
– Betearazpen-aldian Udalarekin zorrik ez izatea, batez ere txartelaren xede diren ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergarekin zerikusia badute.
– Baimendutako guneetan ezin izango da aparkatu trakzio-ibilgailutik bereizitako atoirik.
– Txartela haizetakoaren barrualdean jarri beharko da, behar bezala ikusteko moduan.
– Txartela urtebeterako da, eta urtero berritu beharko da, baldintzak betetzen jarraituz gero.
– Txartela eskatzaileari eta eskatzen den ibilgailuari egokituko zaie esklusiboki.
– Beharrezko baldintzak aldatzen badira, Udalari jakinarazi beharko zaio astebeteko epean.
– Egoiliar-txartel berri bat ematen denean, lehengo txartela Udalean entregatuko da.
– Behar den baimenik gabe sartzea eta eremu mugatuetan gehiegi egotea zigortu egingo dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Txartela eskatzeko eskabide orokorra.
– Eskatzailearen NANaren kopia konpultsatua.
– Ohiko gidariaren gidabaimena.
– Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
– Indarrean dagoen ibilgailuaren aseguru-polizaren kopia.
– Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) aldeko txostena, nahitaezkoa denean.