Organo kudeatzailea
Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)
Baliabidearen xedea
Herritar guztiei zuzenduta dago, eta haren helburua da herritarren eskaerak jasotzea eta haien gizarte-arazoei lehen erantzuna ematea, gizarte-babeseko sistemen prestazioetarako sarbidea erraztea, eta oinarrizko gizarte-zerbitzuaren gainerako programetarako sarbidea ematea.
Banakako/familiako arreta:
- Pertsonen gizarte-premiak antzematea, haien gabeziak, gaitasunak, ahalmenak eta lehentasunak kontuan hartuta, premia horiei lehen erantzuna emateko; Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren beste programa batzuetara edo beste gizarte-zerbitzu espezializatu batzuetara bideratzea.
Komunitate-arreta:
- Asoziazionismoa eta herritar guztien gizarteratzea erraztuko duten gizarte-babeseko beste modu batzuk babestea eta sustatzea, eta herritar eta/edo kolektibo zehatz guztiei zuzendutako gizarte-jarrera positiboak sustatzea.
Prestazio mota
Bermatua.
Hartzaileak
Burlatako erroldatuak eta bizilagunak, bai eta prestazioren bat jaso dezaketen herritar guztiak ere.
Baldintzak
- Burlatan bizitzea eta errolda izatea.
Prozedura
- Hitzordua eskatu Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan.
- Informazioa, gizarte-orientazioa eta aholkularitza: elkarrizketa gizarte-langilearekin.
- Eskarien balorazioa eta diagnostiko soziala eta/edo sozioedukatiboa: esku-hartzearen edo bideratzearen egokitasuna eta txosten soziala (hala badagokio).
- Espedientea irekitzea erabiltzaileei buruzko informazio-sisteman.
Kudeaketa
Askotariko gizarte-prestazioetarako eskaerak eta horretarako behar den dokumentazioa, eta Gizarte Txostena, hala eskatzen duten prestazioetan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Burlatako errolda.
- Beste batzuk. (Eskatuko den laguntza eta baliabidearen arabera).
Araudia
- 15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- 32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programen eta finantzaketaren arloan Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onartzen duena.