Nor gara?
Tratu Onerako Sarea hainbat profesionalek osatzen dute, eta Burlatan egiten dute lan, haurren eta nerabeen arretarako zerbitzuetan: Osasun Zentroan, Osasun Mentalean, Emakumeen Arretarako Zentroan, Gizarte Zerbitzuetan, ikastetxeetan, haur-eskoletan, Udaltzaingoan, Ludotekan, Liburutegian, Kirol Patronatuan, Gurutze Gorrian, Ijito Elkarteen Federazioan eta Erkidegoko beste baliabide batzuetan.
Zer egiten dugu?
Urte hauetan, helburu komuna da Burlatako familien esku jartzea seme-alabei tratu ona ematen dieten eta sendotzen duten baliabide guztiak.
Tratu onen aldeko apustua eginez, Sarea osatzen duten pertsonek aukeretan jartzen dute begirada, eta ez zailtasunetan bakarrik, lotura afektibo segurua sustatuz eta familia espazio abegikorra eta tratu onekoa dela aitortuz.
Horretarako, Burlatako haurren egoera hobetzeko lan egiten dugu, familiei komunitateko baliabideekin lagunduz, egoera ez-atseginetan aldaketak sustatuz, haurrengan egon daitezkeen arrisku-egoerak eta estali gabeko premiak hautemanez.
Nola lagundu guri?
Ahalik eta lasterren jakinarazi behar duzue edozein haur artatzeko zailtasunak dituzuela, edo haiekin erlazionatuta zaudetela edo ezagutzen duzuela, eta badakizue gaizki pasatzen ari zaretela.
Non gaude?
Imelda Balda Echeguía, Gizarte Langilea
ts.infancia@burlada.es
Yolanda Unanua Villava, Gizarte Hezitzailea
es.infancia2@burlada.es