Idazkaritza – Izatezko bikoteak – Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udal Erregistrotik Alta / Baja

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Idazkaritza Nagusia (BURLATA).

Helburua

– Ezkondu gabeko bikote egonkorren elkarketak inskribatzea eta hauek amaitzea.

Interneteko helbidea

Eskatzaileak

– Ezkondu gabeko bikote egonkorra osatu duten eta etxebizitza berean bizi diren bikote guztiak, sexua edozein dela ere.

Baldintzak

Burlatako Udaleko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantzan jasotakoak. (NAO 52, 2008/04/25).

Eskaera

Eskabidearen aurkezpena interesdunen NANen fotokopiarekin egingo da, eta ondoren eginen da agerraldia.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

– IZEN EMATEA (ALTA):

– Inskribatu beharreko pertsonen NANaren edo pasaportearen fotokopia, eta, halakorik izanez gero, baita egoitza-txartela ere.

– Dibortzio-epaia, aldez aurretik ezkonduta egon bada.

– Ezkondu gabeko bikote egonkorra eratu izanaren notario agiri publikoa.

– DISOLUZIOA (BAJA):

– Ezkontza-ziurtagiria edo familia-liburua (edozein kideren ezkontza zibila edo elizakoa bada).

– Jakinarazpen fede-emailea beste pertsonari (NANaren kopia erantsi) edo Burofaxa (azkentzeko borondatea bikotekideetako baten alde bakarrekoa denean).

– Heriotza-ziurtagiria (kideetako bat hiltzen bada).

– Eskritura publikoa (bertako kideek adostutako kasuak).

Aurkezteko lekuak

Araudia

Udal ordenantza, bikote egonkorren Burlatako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena (NAO 52, 2008/04/25).

Erlazionatutako informazioa