Gizarte Zerbitzuak – Etxez etxeko arreta zerbitzua

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)

Baliabidearen xedea

Autonomia izateko zailtasunak dituzten pertsonei edo familiei etxean zerbitzuak ematea.

Prestazio mota

Bermatua.

Egin beharreko lanak

  • Norberaren higienerako laguntza.
  • Ohean altxatzeko eta oheratzeko laguntza.
  • Janzteko eta eranzteko laguntza.
  • Paseatzen laguntzea eta erosketak egitea.
  • Jateko laguntza eta/edo etxean egindako otorduak ematea.
  • Medikuak agindutako sendagaiak ematean kontrola eta jarraipena egitea.
  • Konpainia, pertsonen arteko komunikazioa, etab.
  • Etxebizitzaren mantentze-lanetan laguntzea.

Hartzaileak

Eguneroko bizitzako jarduerak etxean egiteko zailtasunak dituen edozein pertsona.

Baldintzak

  • Eguneroko jarduerak garatzeko ezintasunaren arabera ematen da zerbitzua.
  • Autobalimenduko eta/edo mendekotasuneko osasun-testa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabidea.
  • Titularraren eta bizikideen NANren kopia.
  • Interesdunen txosten medikoak.
  • Errenta aitorpenaren azken kopia.
  • IBANren kopia.

Aurkezteko tokiak

Burlatako Gizarte Zerbitzuen Zentroa.

Araudia

Koordainketa

Bai (baremo ekonomikoaren arabera).

Erlazionatutako informazioa