Gizarte Zerbitzuak – Familia arreta zerbitzua

Organo kudeatzailea

Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)

Baliabidearen xedea

  • Autonomia pertsonalerako edo mendetasun-mailarako zailtasunak dituzten adineko pertsonei edo desgaituei etxean edo herrian zerbitzuak ematea.
  • Zaintzaileei atsedenaldia eskaintzea.

Prestazio mota

Ez bermatua.

Egin beharreko lanak

  • Konpainia, pertsonen arteko komunikazioa, etab.
  • Etxe barruan eta kanpoan laguntzea.
  • Paseatzen eta erosketak egiten laguntzea.
  • Atsedenaldian zaintzaileak egingo lituzkeen funtzioak (elikaduran laguntzea, gainbegiratzea, etab.).

Hartzaileak

Beren autonomia pertsonalarekin eta/edo mendekotasunarekin edo desgaitasunarekin lotutako zailtasunak dituztenak.

Baldintzak

  • Eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko gaitasunaren arabera ematen da zerbitzua, edo jarduera horien narriadura fisiko edo psikosoziala prebenitzeko.
  • Autobalimenduko eta/edo mendekotasuneko osasun-testa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabidea behar bezala beteta.
  • Titularraren eta elkarrekin bizi diren pertsonen NANren edo AIZaren kopia.
  • Interesdunen txosten medikoak.
  • Azken errenta-aitorpenaren kopia.
  • IBANren kopia.

Aurkezteko lekua

Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa.

Ezaugarriak

Etxeko Laguntza Zerbitzuari laguntzeko udal-zerbitzua da, batez ere familia zaintzaileei laguntzeko.

Koordainketa

Bai (baremo ekonomikoaren arabera).

Erlazionatutako informazioa