Organo kudeatzailea
Burlatako Udala – Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa (GZUZ)
Baliabidearen xedea
- Mendetasunaren prebentzioa eta autonomiaren sustapena, gaitasun kognitiboak eta fisikoak berreskuratuz eta mantenduz.
- Zaintzaileei atsedenaldia eskaintzea.
- Soziabilitatea sustatzen du eta isolamendua saihesten du.
Prestazio mota
Ez bermatua.
Egin beharreko jarduerak
- Errealitatera orientatzeko jarduerak (denbora-, pertsona- eta espazio-orientazioa, prentsa-irakurketa eta gaurkotasuna).
- Jarduera kognitiboak (hizkuntzakoak, epe laburreko memoria, epe luzeko memoria, kalkulua, arreta, funtzio exekutiboak, praxiak, gnosiak, etab.)
- Pertzepzio-jarduerak.
- Jarduera fisikoak (erorikoen aurkako gimnasia, dantzak, erlaxazioa, musikoterapia,..).
- Sormen- eta adierazpen-jarduerak (laborterapia, ergoterapia, eskulanak).
- Ezohiko jarduerak (hitzaldiak, belaunaldien arteko trukea…).
Hartzaileak
Beren autonomia pertsonalari eta/edo mendekotasun moderatuarekin lotutako zailtasunak dituztenak.
Baldintzak
- Eguneroko bizitzako jarduerak garatzeko gaitasunaren arabera eta narriadura fisiko eta/edo psikosoziala prebenitzeko ematen da zerbitzua.
- Autobalimenduko eta/edo mendekotasuneko osasun-testa.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskabidea behar bezala beteta.
- Titularraren eta elkarrekin bizi diren pertsonen NANren edo AIZaren kopia.
- Interesdunen txosten medikoak.
- Azken errenta-aitorpenaren kopia.
- IBANen kopia.
Aurkezteko lekua
Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroa.
Ezaugarriak
Udalaren zerbitzu bat da, prebentziozkoa, gaitasunak mantentzekoa eta, batez ere, familia zaintzaileei laguntzekoa.
Koordainketa
Bai (baremo ekonomikoaren arabera).
Erlazionatutako informazioa