Obra-lizentzia

Xedea

– Honako obra hauek egiteko lizentzia lortzea: etxebizitzen barrualdea eraberritzekoak, igogailua jartzea, lokaletako erreforma txikiak, balkoiak, fatxadak, hegalak, teilatuak, kanpoko aroztegiak konpontzea, errotuluak eta toldoak jartzea, eraispenak, panteoiak, etab.

Nork egin dezake izapidea?

– Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Eskabide-eredua beteta.
– Eskabide orokorra eskatzaileak edo ordezkariak sinatuta.
– Aurrekontu xehatua.
– Etxebizitza edo lokalak eraberritzeko obretarako kokapen- eta kokaleku-planoak, egungo egoeraren eta erreformaren planoak, sekzio, altxaera, bornatu eta gainazalen planoak, aurrekontu xehatua, fatxada, ate eta leihoen materialak eta kolorea aurkeztuko dira eta, lokalen kasuan, zertarako erabiliko diren adieraziko da.
– Fatxadari, leihoei, terrazei eta balkoiei eragingo dieten obretarako, Jabeen Erkidegoaren baimena aurkeztuko da.
– Eraikuntza berriko obretarako edo eraikinen erabateko zaharberritzeetarako euskarri informatikoa (CDa edo antzekoa) erantsiko da, eraikinaren kokapen-planoekin eta oinplano orokorrekin.

Nola eta noiz ebazten da?
– Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.
– Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.
– Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.

OBRAK ERANTZUKIZUNEKO AITORPENA behar dutenak

  1. Jarraibideak
  2. Eskabidea: Obren Erantzukizuneko Aitorpena
  3. Autolikidazio imprimakia
  4. Obren autolikidazioaren jarraibideak
  5. Obren ziurtagiria lokalean

Lehioak:

L1
L2

Balkoiak:

B1
B2

Ke irteerak – galdarak

H1
H2

LIZENTZIA behar dutenak EA behar ez duten gainerako obrak

    1. Eskabidea: Obren Lizentzia / Jarduera Sailkatua / EPO

OHAR GARRANTZITSUA: Lokal eta eraikinetan (ez, etxebizitzetan) egiten diren obra guztiek, teknikari baten kontratazioa eragiten badute, eraikinak eraikitzeko Estatistika Galdetegia bete eta aurkeztu beharko dute, arestian azaldutako kasuan kasuko dokumentazioarekin batera.

Eraikinak Eraikitzeko Estatistika Galdetegia