Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa BURLADA / BURLATA
Egoitza Elektronikoa
BURLADA / BURLATA

Idazkaritza – Ezkontza zibila

aren armarria BURLADA / BURLATA
Egoitza Elektronikoa > Idazkaritza – Ezkontza zibila

Idazkaritza – Ezkontza zibila

Organo kudeatzailea

Informazioa

  • Ezkontza zibila, notariotza batean edo Udaleko Alkatetzaren aurrean egin daiteke, udalbatzako edozein kideri eskuordetu diezaiokeena.
  • Burlatako Udalak Osoko Bilkuren Aretoa, Udal Jauregitxoko areto bat eta Parkea prestatu ditu ezkontza zibilak ospatzeko
  • Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ostiral goizetan 13:00etan eta 13:30ean egin ahal izango dira. Tasa: 50€
  • Burlatako jauregiko gela batean edo udal-parkea gaitu du ezkontza zibilak egiteko. Ostiral arratsaldetan 18: 30etan, 19: 00etan edo 19: 30etan eta larunbat goizetan 12: 00etan, 12: 30etan; 13: 00 edo 13: 30etan egin ahal izango dira. Tasa 2025:126€ Jauregian - 189€ udal-parkean. Fianza: 300€. Tasa 2026:126€ Jauregian - 189€ udal-parkean. Fianza: 300€
  • Data hauek salbuetsita daude:
    • Urtarrilak 1 eta 6
    • Aste Santua
    • Ekainak 24 (Herriko festa)
    • San Fermin
    • Burlatako zaindarien jaiak abuztuaren 13tik 21era.
    • Abenduak 24, 25 eta 31
  • Egun, ordu eta aretoaren erabilgarritasunari eta erreserbari buruzko kontsulta aurrez aurre egin ahal izango da Herritarren Arretarako Bulegoan edo telefonoz, 948-238400 zenbakian, aldez aurretik Informazio orokorreko documentaren edukia eta ospakizun-jauregia  ezagutu ondoren.

Baldintzak

  • Aldez aurretik ezkontza-espedientea hasi behar da ezkongaietako baten errolda-egoitzari dagokion Erregistro Zibilean, eta espedientea Burlatako Bake Epaitegira eramateko eskatu behar da.
  •  Ezkontza zibilerako eguna, ordua eta tokia erreserbatzeko eskaera Tlfno 948 23 84 00 udaletxeko bulegoetan.

Udaletxean aurkeztu beharreko dokumentazioa: ezkondu baino hilabete lehenago, beranduenez.

Non aurkeztu:
 

Erlazionatutako informazioa:

Araudia:

  • Ezkontza zibilak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (14. Ordenantza Fiskala)
  • Kode Zibila
  • II. Kapitulua Erregistro Zibilaren Erregelamenduko ezkontzei buruzko atala
  • 35/94 Legea, alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan Kode Zibila aldatzen duena

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
BURLADA / BURLATA - P3126600J
Plaza de las Eras, s/n
31600 Burlada / Burlata (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen